Kenpo-Kai ikastaroak Urdazubin, Leorlasko eskolan

Utzitako argazkiak 2007ko irailaren 17a

TTIPI TTAPA

Gure herrietan sekulan ezagutu ez den kirol bat emateko aukera dugu ikasturte honetan: Kenpo-Kai.

Kirol hau defentsa pertsonaleko arte marmartzialen artean dago, eta laburbilduz, judo eta karate arteko bilduma da. Oiartzungo Honbuko irakasle batek emanen du ikastaroa. Eskolak Leorlaseko eskolan izanen dira egun eta ordu hauetan: helduek, ortziraletan, 20:00etatik 21:30era; haurrek: larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara. Izena emateko deitu 656759566 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun