Pilotaren unibertsoaren izenburupean, Bertiz Partzuergo Turistikoak pilota jaialdia antolatu du heldu den ortziralean Urdazubin. Gisa horretarako ekitaldiekin pilota ezagutarazi nahi dute turistei. Hortaz arratsaldeko 19:00etatik hasita lau partida jokatuko dira, lauak modalitate ezberdinetan, pasakan, esku huskan, larruzko paletan eta Cesta Puntan. Hauek jokatzen diren bitartean esatari batek zehaztasunak emanen ditu modalitateen ezaugarriak azalduz. Honen antolatzeko, Bertiz Partzuergo turistikoak Urdazubiko udala, Laxoa Elkartea eta Euskal Jai Alai elkartea laguntza izan du, baita Urdazubiko bizilagun eta enpresa batzuena ere. Sarrerak bertan erosi beharko dira 2 eurotan. Bestalde ondotik eginen den afarian parte hartu nahi dutenek txartela herriko ostatuetan erosi beharko dituzte.