Ugarana emakume elkarteak, bestetan antolatzen duen bazkarian erabaki zen bezala, joan den astelehenean, ekainak 11n, Arnedora bidaia egiteko aukera eman zien herritarrei. Herriko Etxeak egindako proposamena ongi iruditu zitzaion Ugarana elkarteari, eta horretarako aukera zabaldu zuen. Azkenean, izena eman zuten 41 pertsonetatik 38 animatu ziren, eta bidaia eta bazkariaren truke 6euro ordaindu behar izan zituzten. Bertan bodega bat eta zapatadenda bat bisitatzeaz gain, herri hartako gizon batek saltzen zituen etxeko produktuen aurkezpena ikusteko aukera ere izan zuten.