Leizeak ‘salbatu’ dira uholdeen kalteetatik

ttipi-ttapa 2007ko maiatzaren 11

Euri erauntsiek Urdazubin ere kalte ugari utzi zituen. Urak metro bateko altuera hartu zuen herrian eta denda eta jatetxeetan kalteak sortu. Uholdeen egun berean, maiatzaren 4an, N-121B errepidea bera Dantxarinea parean itxita egon zen. Ikaburuko leizeetan ere ondorioak somatu ziren, baina bertatik jakinarazi digutenez, leizeak jendeari irekiak daude eta ez da hainbat hedabidetan erran bezainbertzeko kalterik izan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun