Sorginkeriaren Museoa martxan jartzeko bertze pausu bat emana da: langileria kontratatzeko deialdia egin da. Momentuz Museoa kudeatzeko zuzendari bat kontratatu nahi da, hauek egiteko: antolakuntza orokorra, komunikazioa, promozioa, eta kultura eta turismoa dinamizatzea. Lanpostu honetarako izena emateko epea apirilaren 30a zen, beraz, berri hau idazterakoan oraindik ez genekien zenbatek eman zuen izena.