Pintura-eskultura erakusketa zabalik dago dagoeneko Monastegian. Apirilaren 6an ireki zituen ateak eta maiatzaren 28a bitarte egonen da. «Udaberriko klaustroa» izenarekin bataiatu dute, eta bertzeak bertze, Monique Brot, Josette Dacosta, Jean Luc Labat eta Danielle Loiselen pinturak, eta Regina Engel, Claude Lalanne eta Renaud Vassasen eskulturak daude bertan. Jacques Pineauren obrak ere ikusgai daude. Erakusketa asteartetik ostiralera 12:30etik 19:00etara dago irekia. Mendekoste astelehenean ere, maiatzak 28, zabalik egonen da.