Ugarana Emakume Elkarteak antolatuta, 31 lagunek afaria egin zuten sagardotegian

Fanny eta Aitor 2007ko martxoaren 26a

Ugarana Emakume Elkarteak antolatuta, emakume talde polita animatu ziren sagardotegira. Argazkia ageri denez, umore onean ibili ziren. TTIPI TTAPA

Martxoaren 9an Ugarana Emakume Elkarteak afaria antolatu zuen Hernaniko Petritegi sagardotegian eta talde polita animatu ziren, 31 emakume. Autobusez abiatu ziren herritik eta ongi afaldu ondotik, sagardotegi ondoko diskotekarat gan ziren. Afarirat gan ziren emakumeak hain ongi pasatu zutela ikusita, gan ez zirenak heldu den urtekorako tokia gordetzeko eskatu dute jadanik!

Erran, Emakume Elkarteko bazkide izan nahi duenak 15 euro utzi beharko dituela Anaxtaxiren etxean, eta hurrengo bilkuretarako abisatuko zaiola.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun