Urte bat obretan egon ondotik, apirilaren 14an inauguratuko dute frontona. Aurrekontuaren zenbatekoa zehazki ez jakin arren, 500 mila euro ingurukoa izanen da. Andres Diharassarry alkatearen hitzetan, «inaugurazio egunerako aldagelak ez dira moldatuak egonen, baina bestetarako dena prest egonen da».
Inaugurazioaren harira, hainbat ekitaldi antolatu dira. 11:00etan hasita bi pilota partidu jokatuko dira. Afizionatuetan, Ontsalo-Garmendia, Renobale-Landiribar. Jubeniletan, Ollo-Madariaga, Etxaide-Iriarte. Segidan, aperitifa frontoi zaharrean, eta gero, bazkaria herriko jatetxeren batean. Egun horretarako, Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta inguruko herrietako auzapezak gonbidatuko dituztela.