Hiru egun egon gara inkomunikaturik herrian, ez baitzuten ez Internetek, ez telefonoek (Telefonica), ez eta sakeleko telefonoek (Movistar) ez baitzuten funtzionatzen. Herritar batzuek erran dutenez, hori guztia ongi etorri zaigu, “horrela sosa aurreztu baitugu”, baina ez zaie hain ongi etorri ez botikariei, ez medikuei eta ez jatetxeei ere txartelaz kobratzeko. Harrigarriena zera da, bigarren aldia dela hori gertatzen zaigula hilabete bakar batean!