Ugarana Emakume Elkartean titularrak aldatu eta berriak izendatu dituzte. Lehendakari berria Felixa Mugika izanen da hemendik aitzinera, lehendakariordea Xokorro Jimenez, idazkaria Fanny Bonnemaison, diruzaina Anaxtaxi Bidart eta bokalak Ana Alzuiet eta Rosa Mª Agirre dira. Bazkide gutti ditu oraino elkarteak baina proiektu aunitz (afaria sagardotegian, ikastaroak, tailerrak...), ea beraz emakume gehiago animatzen diren eta zorionak emakume langile guztiei!