Sorginkeriaren Museoa udarako zabaldu nahi da

Margari eta Koro 2007ko otsailaren 27a

Ospitalean egin beharra den Sorginkeriaren Museoa heldu den udarako ireki nahi da. Momentu hauetan barneko aldean eman behar den tresneria prestatzen ari dira Bartzelonako enpresa batean, eta ondotik, Ospitalean bertan muntatuko dira, maiatza-ekaina aldera prest edukitzeko.

Behin museoa irekita, uste da gure herria bisitatzen duen jende kopurua handituko dela. Akitu berria den 2006an lezea ikustera etorri direnen kontuak egin ondotik, honako hauek dira orain arteko zenbakiak: 56.000 heldu eta 9.000 haur. Kopuru hauei gehitu behar zaizkie helduz beteak zeuden 170 autobus eta 51 haurrenak. Bitxikeria bezala aipatu, apirila eta uztaila direla autobus gehien etortzen diren hilabeteak, eta apirila eta abuztua, batez ere, familiak eta lagun taldeak dira nagusi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun