Abenduaren 24ean Olentzeroren bisita izan genuen herrian, asto gainean iritsi zen trikitixa doinuek alaiturik. Herriko plazan, jende gazte eta ez hain gazteak egin zion ongi etorria. Hala ere, haurrak izan ziren gehien alaitu zirenak denei opari bana eramana baitzien Olentzerok. Plazan ordubete inguru egon ondotik etxera abiatu behar izan zuen, gauez Euskal Herriko etxe guzien itzulia egiteko azken prestaketak egin beharrak baitzituen.