Ez da bide ofiziala bezain famatua, bainan gure Xaretatik ere Santiagoko bide bat pasatzen da. Baionatik etortzen da bide hau, eta Urdazubi eta Baztan gurutzatuz, Belateko mendatea pasatzen du Lantz herrira ailegatuz eta Iruñean finituz, handik bide “ofiziala” segitzeko.
Bide hunen alde gogor ari den talde bat badago eta hoien lanaren esker, bertzeren artean, Urdazubin aterpea ireki zen berriki. Gauza da aterpe hau erabiltzen hasi direla eta orain arte 20 bat lagun bertatik pasatu dira. Urdazubitik abiatzen den bidea ere errex egiteko moduan dago, kanpamentutik abiatuz harri haundi batek erakusten baitu nondik joan eta hortik aitzinera gezi horiz markatuta dago. Otsondoko kaskoan ere Amaiur aldera jausteko bertze harri batek bidea erakusten du.
Gainera erran behar da ez dela batere bide luzea, Urdazubitik Otsondoko kaskora bi oren exkax nahiko direlako eta handik Amaiurera guttiago oraindik.