Heldu den larunbatean Kantu Zaharren eguna ospatuko da Dantxarineko Lugarana jatetxean. 260 lagunek otordurako txartelak hartu dituzte. Bazkaltiar hauekin batera, Angel Marizkurrena antolatzaileak hauek gonbidatu ditu: Peio ta Pantxoa, Jaione Olazabal, Oskar Estanga eta Angel Mari Peñagarikano.
Lehen edizioa Sunbillako Ulibeltzak elkartean ospatu zen, eta ttiki geratu zen, 100 lagun inguru kantuan aritu baitziren. Iaz Elizondoko Lur dantzalekuan ospatu zen eguna. Katering bat prestatu zen eta 250 txartel saldu ziren. Bazkal ondoan bertze 800 lagunek bete zuten aretoa.
Aurten, txartelak urriaren 22an salgai jarri ziren Sunbillako kanpinean, Elizonodko Antxitonea trinketean eta Dantxarineako Benta Peion, eta dagoeneko bildu dira hurbil baita ordua. Berrikuntza gisa, Sunbillatik autobus bat aterako da eta Doneztebe eta Elizondon geldialdiak eginen ditu.