Julen Huarte eta Noel Eyheragaray herriko motozaleak oso ongi iblili dira Nafarroako enduro txapelketarako puntuagarriak diren azken hiru probetan, bigarren eta hirugarren postuak lortu baitituzte hurrenez hurren.
Bi gazte hauek, motoan ibiltzeaz gain, bertze kirol batzutan ere saiatzen dira, horren erakusgarri da azaroaren 25 eta 26an izanen duten erronka. Venta Peio eta Nuba diskotekaren laguntzarekin, Donibane Garazin hasi eta Sauveterre-de-Béarn-en bukatuko den Shak Xtreme lehiaketa ari dira prestatzen.
Antolatzaileek diotenez lehen sailkatuek proba bukatzeko denbora hauek beharko dituztela pentsatzen da: lasterka ordu eta erdi, bizikletaz beste hainbeste, kanoan ordu bat eta motoan bost ordu, gutxi gora behera. Datu hauek erakusten duten bezala asteburu gogorra izango da gure bi kirolarientzat, ea suerte ona duten eta dena behar bezala ateratzen zaien!