Ardantzeta dantza taldea Udazkeneko Biraren barnean

Margari eta Koro 2006ko azaroaren 2a

Nafarroako Gobernuak herri ttikietarako urtero antolatzen duen Udazkeneko Bira ekitaldien artean, abenduaren 8an Zugarramurdiko pilotalekuan Noaingo Ardantzeta dantza taldea aritu zen. Besta eguna izanik, eta herrian jende aunitz ibilki zenez, frontoia erdia baino gehiago bete zen. Jendeak gustura ikusi zuen emanaldia, dantzen artean zenbaitzuk arras berexiak zirelakoz (kadira dantza adibidez). Finitzeko, ikusleak ere aritu ziren dantzan, dantzariekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun