Informatika eta yoga ikastaroak antolatu dira

Fanny eta Aitor 2006ko urriaren 27a

TTIPI TTAPA

16 heldu eta 9 haur hasi dira informatikan

Zugarramurdiko eta Urdazubiko Guraso Elkarteak informatikako ikastaroa antolatu egin du Urdazubiko eskoletan. Ikastaro hau haurrei (6-16 urte) eta helduei zuzenduta dago, eta asteartetan izanen da, 17:00etatik 18:00etarat, hain zuzen ere. Ikastaro hau hil huntatik maiatza arte luzatu eginen da eta izen emateko epea urriaren 15ean itxi egin zen. Hamasei helduk (gehiengoa emakumeak) eta bederatzi haurrek izen eman dute.

Yoga ikastaroa

Arkupeak Jubilatuen Elkarteak yogako klaseak antolatu ditu Urdazubiko eskoletako gimnasioan. Klaseak ortzegunetan izanen dira, gaueko 9:00etatik 10:30ak arte. Orain arte hamar bat pertsona apuntatu dira, eta izen emateko epea oraino zabalik dago. Ikastaro hau ekaina arte luzatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun