Artelanen erakusketa ireki da monastegiaren klaustroan

Fanny eta Aitor 2006ko urriaren 23a

Bi margolari, bi argazkilari eta bi zizelkariren lanak ikusgai daude urriaren 12tik azaroaren 26ra

Urriaren 12tik azaroaren 26a bitartean, egunero 13:00etatik 19:00etara, bertze arte erakusketa bat izanen monastegiaren klaustroan, oraingoan ere Otxondo-Evènements-ek antolatua.

Udan egin zen Esteban de Lasen-en obren erakusketak izugarrizko arrakasta izan zuen, bisitari kopuruak argi eta garbi erakusten duen moduan. Horregatik Marc eta Martine Etcheverry berriz ere erakusketa berri honi ekin egin diote, dudarik gabe udazkenak Euskal Herrian duen argitasun guziz bereziak finkatu hitzordua ez hutsegiteagatik.

Sei artisten obrak erakutsiko dira denboraldi huntan, Gabrielle Duplantier eta Xabier Landa argazkilariena, Patxi Aranoa eta Irkus Robles margolariena, eta Thomas Fischer eta Gilles Plantade zizelkariena. Bi akuarelisten obrak ere ikusi ahal izango dira, Roger Bravard eta Antonio Villegasenak. Beraz topaketa ezin hobea dugu herrian arte zaleentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun