Aurten, urtero bezala ikasturte berri bat hasi da Urdazubiko eskolan eta argazkian ikusten ahal dituzue bertako neska-mutil batzuk.
Besteak gure herrian egiten diren ikasketak bukatuta datozen urteak prestatzeko Lekarozera joanak zirenez, 6 haur bakarrik harrapatu ditugu bertan. Zugarramurdi eta Urdazubiko eskolen artean, 3 eta 12 urte arteko 34 ikasle ditugu, aurtengo irailean 2 ikasle berri sartu direlarik. Zenbaki hauek erakusten digute herria ez dagoela etorkizun faltan.