Berroberria eta Alkerdiko lezeak bisitatu dituzte

Fanny eta Aitor 2006ko irailaren 18a

Euskal Herriko Unibertsitateko historiaurreko katedradunak, Ignacio Barandiaran Maeztuk, gidatu zuen Alkerdi eta Berrobiako lezeetara egindako bisitaldiak. Utzitako argazkiak

Joan den astean, 2006ko irailaren 6tik 9-ra bitartean, Historiaurreari buruzko II. Jardunaldiak izan ziren Baztanen eta Urdazubiko Alkerdi eta Berroberriako lezeak bisitatuz eman zieten bukaera. Hitzaldia emateaz aparte, Ignacio Barandiaran Maeztu EHU-ko (Euskal Herriko Unibertsitatea) historiaurreko katedradunak bisita hori gidatu zuen, historiaurre eta arkeologian aditua izanik, bera baita leze horietan lan gehien egin duen gizona.

Lezeetako indusketak aspaldian geldirik dauden arren, urte eta erdiren buruan berriz hartuko omen dituzte arkeologia alorreko teknologia berrienak erabiliz, horrez gain, Barandiaranek, bi urte barru Alkerdiko lezeei buruzko liburu bat argitaratzeko asmoa du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun