Gan den urtean, lehendabiziko aldiz, udaleku irekiak antolatu ziren Urdazubi eta Zugarramurdiko herrietan. Izan zuten arrakasta ikusita, aurten berriz ere antolatu egin ditu Fanny Bonnemaison Urdazubiarrak, bere ahizpa Joneren laguntzarekin.
Uztaileko lehenengo hamabortzaldiko jostaldia Urdazubiko eskolan igaro da, eta bigarrena Zugarramurdikoan. Gan den urtean goizetan izaten bazen, aurten arratsaldeetan izan da, 14:30etik 17:30era. Bi herrietako hiru eta hamar urte bitarteko 15 haurrek izen eman dute.
Hau posible izan da bi herrietako Guraso Elkarte eta udalei esker.