Monastegiko klaustroan erakusketa zabalik dago

Fanny eta Aitor 2006ko irailaren 5a

Uda honetan monastegiko klaustroan Esteban de Lasen-i (Santander 1916-Angelu 1998) eskainitako erakusketa izan dugu. Bere obra Frantzia, Japonia, Suitza, AEB eta Argelian erakutsia izan den arren hau du Pirinioak gurutzatzen dituen lehen aldia.

Erakusketa honetan bere lanez gain, bere lagunak eta miresleak ziren beste hainbat artista ezagunenak ere aurki ditzakegu. Marc Etcheverry-Loupien antolatzaileak (Otxondo evenements) dioen bezala, honek artearen maitale bat baino gehiago ekarri du gure herrira. Berak dioenez, klaustroa leku ezin egokiagoa da herriko eskaintza kulturala bultzatzeko eta gure inguruetako puntu erakargarri bat gehiago dela azpimarratzen du, pasa den jende kopuruak datu hori konfirmatzen duelarik (abuztuan 4.600 pertsona inguru).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun