Abuztuaren 5ean Egun Kulturala antolatu zuen Udalak. 200 pertsona inguru hurbildu ziren bertarat, gehienak herrikoak, nahiz eta bertze urteetan baino kanpoko gehiago ere izan. Egun Kulturala Euskaltzaindiko Patxi Salaberriren solasaldiarekin hasi zen. Honek Iruña, Euskal Herriko hiriburuari buruz hitz egin zuen eliza ondoan. Leku berean zikiro-jatea egin zen eta bazkalondoan, dantzaldia Joxe Angelekin eta bere Amaiurko lagunekin.
Andres Diharassarry alkateak Eskual Herrian edo gure eskualdeko zenbait ospetsu gonbidatu zituen bestarat, hala nola Joan Mari Irigoien, Jean Haritchelar (Euskaltzainburu ohia), Peio Salaburu (EHUko errektore ohia), Virginia Aleman, Julio Ibarra, Koldo San Sebastian, Martxelo Otamendi eta Josu Goia. Aski giro polita sortu zen bazkarian, gauean berandu arte iraun zuena.