La Nuba dantzalekuaren atentatuko kaltetatuek, kalteordainen %100a jasoko dute. Nafarroako Gobernuak osatuko du horren %30a.

ttipi-ttapa 2006ko abu. 4a, 13:32

Urdazubiko La Nuba dantzalekuaren kontrako atentatuan kaltetuak izan zirenei diru laguntzak eman dizkie Nafarroako Gobernuak. 2006ko otsailaren 14an gertatu zen leherketak 1.015.487 euroko kalteak sortu zituen, eta gobernuak gastu horien % 30a ordainduko du, 335.202 euro denetara. Azken kopuru honetatik Benta Peiok 326.149 euro jasoko ditu, Benta Patxik, 309, Agustin Chipi Etxabidek, 184 euro eta Benta Felixek, 8.559 euro.

Nafarroako Gobernuak duela 18 urte onartutako dekretu baten arabera, atentatuen ondorioz eragindako kalteordain guztien %100a berreskuratzeko laguntza izanen dute. Horrela, Urdazubiko atentatuko 4 kaltetuek, galeren %100a jasoko dute. Aseguru Etxeek %70a ordainduko dute, eta Nafarroako Gobernuak falta dena ordainduko du, kasu honetan 335.202 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun