Egun Kulturala eginen da abuztuaren 5ean

Margari eta Koro 2006ko uztailaren 21a

Patxi Salaberri euskaltzainak solasaldia eskainiko du

Urdazubiko Udalak Egun Kulturala antolatu du abuztuaren 5ean. 13:30etan, Patxi Salaberri, Euskaltzaindiako kide berriak Iruña, Euskal Herriko hiriburuari buruzko solasaldia eskainiko du eliz-atarian. Leku berean zikiro-jatea eginen da eta bazkalondoan, dantzaldia izanen da Joxe Angel akordiolariarekin. Nahi duen guziak bazkarirako txartela 25 euroan erosteko aukera du Indianobaitan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun