Gaupasarik ez aurten

Margari eta Koro 2006ko uzt. 18a, 09:40

Gaurgero gainean dugu azkeneko 23 urtetan ospatu izan den lezeko gau-pasako eguna, eta nahiz eta aurten ez den antolatuko, hala ere jende ainitz ez ote den etorriko beldurra da. Ez antolatzea erabaki zenean, horren berri igorri zen hedabideetara ahal bezain bat zabaltzeko, eta momentu honetan ere, eguna hurbiltzen ari denean, berriz gauza bera igorri da, bainan hala ere, eta jakinki izigarri toki hurrunetatik etortzen zela jendea, posible da aunitzek ez jakitea eta egun horretan herrian agertzea. Bederen, Ttipi-Ttapako eremuan bizi zaretenok, oroitu lezeak etsiak egonen direla, eta ez dela deus bestarik antolatu. Ez etorri alferrikan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun