Jabier Lekuona da udal arkitektu berria

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 24a, 13:16

Urdazubiko udalak martxotik aintzinerat udal arkitektu berria du, hirigintza aholkulari gisa. Berako Jabier Lekuona arkitektu berria, hilabete bakoitzaren azken asteazkenean, goizez egoten da Herriko Etxean, bizilagun eta interesatu guziek hirigintza arloan dituzten kontsultak aztertzeko edo argitzeko. Horregatik, norbaitek kontsultaren bat egin nahi balu, udalarekin harremanetan jarri beharko luke, ondotik, kontsulta horiek aipatutako egunetan antolatzeko. Hirigintza zerbitzu berri honen barne, teknikari bat herrian egiten ari diren obra guztiak aztertzera agertuko da (obrak baimenduak izan ala ez), horrela Udalak uste dituen neurriak har ditzan, Norbaitek baimenik gabe obrak eginen balitu, ardura guzia berea izanen litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!