Klase partikularrak
Irurita. Ingeleseko klase partikularrak LH eta DBHko ikasleentzat, banakako arreta eskainiz. Ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako klaseak (Eskolako edukiak errepasatu eta indartu, etxeko lanetan laguntza, azterketak prestatu, ingelesaren ahozko zein idatzizko ulermena eta adierazpena landu...). Ingeleseko eta Audizio eta Hizkuntzako espezialitatea duen Lehen Hezkuntzako irakaslea naiz, eta helburua ikasle bakoitzari behar duen laguntza eskaintzea da, bere erritmoan eta konfiantzaz aitzinera egin dezan hizkuntzarekin.