San Martin kolegioko ikasle ohiek egoitza inauguratu dute

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 23a

Juan Mari Ondikol

Oronozko San Martin Lanbide Eskolako ikasle ohiek bere ikastetxea izan zenean­ kokatutako egoitza berria estreinatu zuten San Martin egunez. Zuzendaritzako kideekin batera, Florentino Goñi zinegotzia izan zen inaugurazio egunean. Maribel Almandozek, San Martin ikastetxeko ikasle ohien elkarteko lehen presidentea izan zen Evaristo Gonzalezen alargunak, erakunde honen dokumentazio historikoa eman zien egungo batzordekideei. Hain zuzen, zuzendaritza batzordeak bilera ere egin zuen egun berean eta eskerrak eman zizkioten Udalari egoitza uzteagatik eta Florencio Lasaga ikasle ohiari, instalazio horien ekipamendua emateagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun