Larunbat honetan, azaroaren 28a, goizeko 10:00etan hasita, Arbolaren eguna eginen da Biriatuko herrian. Tokiko arbola, fruitu arbola eta landare ekoizleen merkatuaz, tailerrez, antzerkiez, jokoez eta mintzaldiez gozatzeko aukera izanen da bertan. Doakoak izanen dira ekintza orokorrak eta bertara sarrera ere bai, baina zenbait aktibitateek plaza mugatuak izanen dituzte eta ordaintzea ere beharrezkoa izanen da. Uria eginez gero, Xoldon eginen dela adierazi du antolakuntzak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.