[ARGAZKIAK] Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak irabazi dute Malerrekako X. Rallya

Ttipi-Ttapa

Sailkapen nagusian, Iker Sein Etxeberria eta Araitz Ortega Urdanpilleta bigarren gelditu ziren eta Aitor Saizar eta Ane Anso hirugarren. Guztira 35 ibigailuk akitu zuten proba eta bertze 36k utzi behar izan zuten, errepidetik atera zirelako edo aberia izan zutelako. 

Argazkiak: PELI AVM.

Motor soinuak nagusitu ziren joan den larunbatean Malerreka eta Basaburu Ttikia aldean, Malerreka Motorsport taldeak antolatuta, hamargarren aldiz, Malerrekako Rallya egin baitzuten. Goizez eta arratsaldez egin zuten lasterketa, eta hainbat probatarako puntuagarria izan zen.

70 ibilgailutik goiti atera ziren, eta bizkorrenak Ikullu Razing taldeko Aingeru Castro Zaballa eta Alaitz Urkiola Lizundia (BMW M3 E46) izan ziren. Haientzat izan zen sailkapen nagusiko lehenbiziko postua. Bigarren postuan, berriz, Ziharka Sport taldeko Iker Sein Etxeberria eta Araitz Ortega Urdanpilleta gelditu ziren (BMW M3) eta hirugarren Etxebarriko Kastinparro Racing taldeko Aitor Saizar Murelaga eta Ane Anso Loiarte (Renault Clio R3). 

Sailkapen nagusia
Sailkapen nagusian postua Pilotua / Kopilotua Taldea Autoa
1 Aingeru Castro Zaballa / Alaitz Urkiola Lizundia Ikullu Razing BMW M3 E46
2 Iker Sein Etxeberria / Araitz Ortega Urdanpilleta Ziharka Sport BMW M3
3 Aitor Saizar Murelaga / Ane Anso Loiarte Etxebarrio Kastinparro Racing Renault Clio R3
4 Joseba Ibarra Casimiro / Raul Casimiro Mateo Malerreka Motorsport Ford Fiesta
5 Alberto Sanchez Barbarin / Sandra Hualde Saint-Esteben Malerreka Motorsport Citroën Saxo VTS
6 Carlos Gartzia Yoldi / Jesus Gartzia Yoldi Ioar Motorsport BMW M3
  Hodei Unsion Mendigutxia / Naiara Lukanbio Otxoteko Ziharka Sport BMW E30
  Andoni Azpiroz Artola / Ekai Perez Claver Ziharka Sport BMW E30
  Ander Romero Etxeberria / Asier San Martin Caro Jaizkibel Eskuderia BMW E30
7 Unai Usobiaga Salegi / Maria Aranberri Sarasua A+Gas Peugeot 205 GTI
8 Aitor Baltasar Martin / Iker Askargorta Zozaia Malerreka Motorsport Peugeot 205
9 Roland Holke Modron / Ana Arraras Zabaleta RACVN Opel Corsa Rally4
10 Javier Zubeldia Telletxea / Fermin Iriarte Goñi Malerreka Motorsport BMW E30
11 Aitor Irazabal Barrena / Ander Bikandi Etxeandia Urdaiabai Motorsport BMW 325i E30
  Yerai Iriondo Montero / Aitor Kanflanka Balzola Ikullu Razing BMW E36 328I 
12 Mikel Kortajarena Alkorta / Bet Anzizar Martinez Ikullu Razing Citroën Saxo
13 Jokin Gutierrez Zenitagoia / Markel Muniategiandikoetxea A+Gas Peugeot 206
  Aimar Iribarren Igoa / Asier Mindegia Oiz Malerreka Motorsport BMW E36 
  Alberto Villar Davila / Eneko Unanua Salinas Sakana Motorsport BMW M3 E36
14 Ignacio Zuloaga Lopez / Ion Ugaldebere Mugartegi CDA Kenako Trapaga Abarth Punto Evo 1.4
15 Josu Odriozola Epelde / Ana Gartzia Lazkano Errebueltie Motor Kirol Kluba Peugeot 206 XS
  David Ruiz Castillo / Jaione Agerre Etxalar D5+ BMW E36
  Aitor Martinez Manso / Diego Ganuza Jimenez Ioar Motorsport BMW E30 324D 
  Markel Eizagirre Etxeberria / Inhar Intxausti Aranberri Ziharka Motorsport Ford Focus 1.6
  Xabi Gerendiain Goñi / Irati Gerendiain Goñi Malerreka Motorsport Ford Focus 1.6
16 Josu Olmos Arnanz / Jon Lander Andueza Sakana Motorsport Citroën AX
17 Jon Pikabea Larralde / Itsaso Morato Perurena Malerreka Motorsport BMW 325i E36
  Miguel Anton Berekoetxea / Asier Solis Alen Sakana Motorsport BMW 330D
  Andoni Elizondo Martinez de Estibaliz / Mikel Larrea Regero Agurain Eskuderia Ford Focus 1.6
18 Joseba Iñarrea Mitxelena / Andoni Kamino Iñarrea DRS Razing Citroën Saxo VTS
19 Julen Aldana Gainza / Asier Urkiza Longarte Urdaiabai Motorsport Peugeot 206 XS
  Joseba Lekuona Iriarte / Borja de la Linde Ezeizabarrena Ziharka Sport Ford Focus 1.6
  Mikel Otegi Gorostidi / Maialen Etxeberria Dagerre Ziharka Sport BMW E30 325I
  Luis Mangado Mangado / Aitor Etxeberria Konde Ioar Motorsport BMW E36
20 Fernando Santos Echeberria / Adur Alberdi Ugarte Jaizkibel Eskuderia Renault 5 GT Turbo

Lasterketa akitu zutenak egindako denborararen arabera ageri dira zerrendan. Batzuk, ordea, ez dute sailkapen nagusian zenbakirik, duten autoarekin formula libreko atalean sartzen direlako, ez sailkapen orokorrean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun