Arratsaldeko ekitaldiak
- Doneztebeko Leku Eder zineman, 18:00etan, Nagore Laffageri buruzko dokumentala eta ondotik, solasaldia Asun Casasola Nagore zenaren amarekin. Doneztebeko Udalak antolatu du.
- Aresoko Plaza Zaharrean, 18:00etan, elkarretaratzea, Aresoko Udalak antolatuta.
- Leitzako plazan, 18:30ean, elkarretaratzea, Lañaidek taldeak antolatuta.
- Goizuetako plazan, 18:30ean, elkarretaratzea.
- Urdazubiko Herriko Etxe aitzinean, 18:30ean, elkarretaratzea, Ugarana elkarteak deituta.
- Elizondoko plazan, 19:00etan mugimendu feministaren mobilizazioa plazan.
- Etxalarko plazan, 19:00etan, elkarretaratzea, Etxalarko Añarra talde feministak antolatuta.
- Lesakako Plaza Zaharrean, 19:30ean, elkarretaratzea, Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatuta.
- Berako Mukixu zubian, 20:00etan, elkarretaratzea, Goldatz Berako Emakume Talde Feministak antolatuta.
Ondoko egunetan hitzordu gehiago
- Azaroak 26:
- 17:30ean Berako liburutegian, Etxean drag emanaldia. Dom Campistronen Etxean liburuaren aurkezpena izanen da. Domek, bere ahizpa Aelekin batera, etxe barreneko indarkeria lantzen duen ipuinaren kontaketa drageatua eginen du. Haurrentzako bereziki prestaturiko ekitaldi hau sei urtetik goitiko jende guziarentzako emanaldia ere bada.
- 19:00etan, Elizondoko Arizkunenean, Sucia dokumentala pantailaratuko dute. Proiekzioa katalanez izanen da, euskarazko azpitituluekin.
- Azaroak 28:
- Goizean, Leitzako kiroldegian, saio berezia: 09:30etik 11:45era defentsa pertsonaleko tailerra, 11:45etik 12:00etara kafea eta 12:00etatik 13:00etara zunba saioa. 14 urtetik gorakoentzat da, dohainik. Izena azaroaren 26a baino lehen eman behar da kiroldegian edo 623 26 65 82 telefonora idatzita.
- 19:00etan, Lesakako Eskol Ttikin, Liliak Loratuz errezitaldi musikatua. Indarkeria matxistei musika eta hitzak paratuko dizkiete, Haizea Loira Matxiñenaren eskutik.
- 19:00etan, Aranoko Kontsejupe tabernan, Iruzta taldearen kontzertua eta ondotik afaria.
- Abenduak 1
- 18:00etan, Leitzako Atekabeltz gaztetxean, kafe tertulia: Sare sozialak eta indarkeriaren asimilazioa, Lañaidek antolatuta.
- Abenduak 10
- 17:00etan, Leitzako Atekabeltz gaztetxean, mural margotzea, Lañaidek antolatuta.
- 17:00etan, Leitzako Atekabeltz gaztetxean, mural margotzea, Lañaidek antolatuta.
- Abenduak 11
- 17:00etan, Leitzako plazan, memoria ariketa kolektiboa eta muralaren aurkezpena, Lañaidek antolatuta.