Nafarroako XXVII. Paxaka Txapelketako finala igandean jokatuko dute Iruritan

Ttipi-Ttapa

Paxaka txapelketako finala igandean jokatuko dute Iruritako Aranabian.

B taldea (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabal) eta G taldea (Xabi Barberena, Gorka Urtasun eta Joxe Itoiz) izanen dira aurrez aurre 18:00etan eta aitzinetik hirugarren posturako lehia jokatuko dute.

Laxoa Elkarteak, Zubiondoa Ostatuaren, Baztango Udalaren eta Nafarroako Pilota Federazioaren laguntzarekin antolatutako Nafarroako XXVII. Paxaka Txapelketako finalerdiak jokatu zituzten igandean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Honela, azaroaren 29an, igandean 18:00etan jokatuko dute finala Aranabian eta ordubete lehenago hirugarren posturako lehia jokatuko dute.

Lehen finalerdian, B taldeak (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabal) 9-4 iabazi zion A taldeari (Mikel Telletxea, Ugutz Zelaieta eta Jon Apeztegia). Bigarren finalerdian, G taldeak (Xabi Barberena, Gorka Urtasun eta Joxe Itoiz) 9-4 irabazi zion F taldeari (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoiz).

Finala igandean

Azaroaren 29an, igandean 18:00etan, beraz, final nagusian, B taldea (Ioritz Zelaieta, Iker Bereau eta Jon Oiarzabal) eta G taldea (Xabi Barberena, Gorka Urtasun eta Joxe Itoiz) izanen dira aurrez aurre. Ordubete lehenago, igandean 17:00etan, hirugarren postu eskuratzeko lehia izanen dute A taldeak (Mikel Telletxea, Ugutz Zelaieta eta Jon Apeztegia) eta F taldeak (Manu Irigoien, Mikel Sagaseta eta Kaiet Itoiz).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun