Lau eta erdiko txapelketako finalerdietarako sailkatu da Goiuri Zabaleta

Ttipi-Ttapa

Goiuri Zabaletak lau eta erdiko txapelketako finalerdietarako txartela nagusitasunez lortu zuen igandean, Etxegarai menpean hartuta.

Emakume Master Cup Zirkuituko Lau eta erdiko Pilota Txapelketa Nagusia azken txanpan sartua da eta igandean jokatu zituzten Mallabian final laurdenetako partidak. Beraz, lau zerrendaburuak ere jokoan sartu ziren, tartean, Goiuri Zabaleta leitzarra. Maddalen Etxegarai izan zuen arerio eta Zabaleta 22-11 nagusitu zen txapelketako laugarren eta azken partidan.

Leitzarrak 22-11 irabazi zion Etxegarairi igandean Mallabian eta Ibarrola izanen du arerio azaroaren 29an Mungian

Aurretik, lehenbiziko partidan, Amaia Aldaik 22-11 irabazi zion Arrate Bergarari bigarrenean, Enara Gamindek 22-14 irabazi zion Laia Salsamendiri eta hirugarrenean, estuenean, Aizane Ibarrolak 22-21 irabazi zion Olatz Arrizabalagari.

Honela, azaroaren 29an Zeanurin jokatuko diren finalerdietan, Goiuri Zabaleta, Ibarrolaren kontra ariko da eta Aldai, Gaminderen kontra. Irabazleek finala abenduaren 13an jokatuko dute Mungian.

Gazte mailan Joana Iratzoki igantziarrak irabazi

Txapelketa nagusiko partidez gain, gazte eta promesa mailako bertze hainbat ere jokatu zituzten Mallabian. Eskualdeko pilotariei dagokienez, gazte mailan, Joana Iratzoki igantziarrak 18-12 irabazi zion Nora Vegari.

Joana Iratzoki igantziarrak (eskuinean) Nora Vegari irabazi zion gazte mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun