Mitxeo eta Barricart izanen dira Utergaren arerio buruz buruko txapelketako final laurdenetan

Ttipi-Ttapa

Mitxeok eta Barricartek lortu zuten ortziralean Iruritan buruz buruko txapelketa jokatzeko txartela. Utergarekin batera jokatuko dute final laurdenetako kanporaketa larunbatean Iruritan.

Azaroaren 28an jokatuko dute lehen kanporaketa Donezteben

Euskal Jai Berri Fundazioak, Martikoren babesletzarekin, antolatutako Buruz Buruko Erremonte Txapelketa azaroaren 28an abiatuko da, baina aitzinetik bi aurre kanporaketa jokatu dituzte. Lehenbizikoan Koteto Ezkurra III.a doneztebarrak eta Osesek lortu zuten Iruritako bigarren koskara pasatzea eta ortziralean jokatu zuten bigarren kanporaketa.

 

Iruritako lehen kanporaketan, Osesekin batera, David Mitxeo doneztebarra eta Mikel Mikelarena oiztarra aritu ziren. Mikelarenak 20-7 irabazi zion Osesi eta Mitxeok ere 20-3 irabazi zion Osesi. Mitxeoren eta Mikelarenaren arteko partida erabakigarri eta gogorrean, doneztebarrak 201-8 irabazi zion oiztarrari.

Bertze kanporaketan, Barricartek 20-13 irabazi zion Koteto Ezkurra III.a doneztebarrari eta eta Jon Sagaseta iruritarrak ere 20-14 irabazi zion Ezkurra III.ari. Partida erabakigarria ezin estuagoa izan zen eta Barricartek 20-19 irabazi zion Sagasetari

Bigarren kanporaketa hauetako bi irabazleak, Mitxeo eta Barricart, beraz, sartuko dira azaroaren 28an hasiko den buruz buruko txapelketan. Txapelketaren aurkezpena asteazkenean eginen dute Elgorriagako balnearioan, baina final laurdenetako partidak Donezteben jokatuko dituzte larunbatean Utergak, Mitxeok eta Barricartek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun