Espainiako hauteskundeak 2026

[ARGAZKIAK] EH Bilduk ekitaldiak egin ditu asteburuan eskualdeko hainbat herritan

Ttipi-Ttapa

Posible egin lelopean, azaroaren 29ko hauteskundeetako kanpainan murgilduta dago EH Bildu. Hauteskunde hauek «Euskal Herriaren ahotsa Madrilen indartzeko eta herritarren beharrak defendatzeko aukera» direla aldarrikatu dute.

«Etxebizitza eskuragarria, soldata eta pentsio duinak, bizitzaren garestitzeari aurre egitea eta zerbitzu publiko sendoak» dira EH Bilduren aldarrikapenen ardatz. Helburua argia dute: «herritarren eskubideak bermatzea eta eguneroko bizitza hobetzeko erabakiak hartzea».

Azaroaren 20an, ortziralean, Malerrekako eta Bertizaranako herritarrek taldeko argazkia atera zuten Donezteben EH Bilduri babesa adierazteko. Azaroaren 21ean, larunbatean, Herri Batzarra antolatu zuten Elizondoko Arizkunenean eta etorkizuneko Baztan irudikatzen hasita, elikadura burujabetza, hezkuntza eta kirola izan zituzten hizpide.  Segidan, Abesbatzaren plazan egindako ekitaldian Floren Aiozek hartu zuen hitza. Azaroaren 22an, igandean, Leitzan eta Lesakan izan ziren ekitaldiak. Leitzan, Irati Jimenezek eta Mikel Zabaletak egin zituzten aurkezpenak eta Lesakan, Miren Zabaleta, Floren Aioz, Ladis Satrustegi eta Angel Pombar izan ziren hizlari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun