Etxebizitza

Nora joan etxeak zaharberritzeari buruz laguntza eta argibide eske?

Bizitegien isolamendu termikoa hobetzeko ere baliatzen dira dirulaguntzak.

Baztan-Bidasoko herritarrek Donezteben NASUVINSAk duen bulegora joan daitezke eta Leitzaldea-Urumealdekoek, aldiz, Sakanako EZABUra (Etxeak Zaharberritzeko Bulegora), Lakuntzan.

Goiko taulan ageri diren kopuruak Nasuvinsak Donezteben duen bulegoaren bitartez eta Sakanako Mankomunitateak EZABU zerbitzuaren bitartez eskuratutakoak dira. 

Iaz 2.364.802 euro dirulaguntzetan eta 175 bizitegi zaharberrituak

Nafarroako Gobernuan, etxebizitzaren arloko eskumena Etxebizitza, Gazteria eta Migrazio Politiken Departamentuari dagokio. Eta lurraldera etorrita, Ttipi-Ttapak hartzen duen eremuko herritarrek  erreferentziazko bi bulego dituzte eskura: NASUVINSAk Donezteben duen Etxebizitza Bulegoa eta Sakanako Mankomunitateak kudeatzen duen EZABUa (Etxeak Zaharberritzeko Bulegoa), Lakuntzan. Bi bulego hauen egitekoa da etxebizitzarekin lotutako informazioa eta aholkularitza herritarrengana hurbiltzea, tramiteak erraztea eta administrazioen arteko koordinazioa hobetzea.

Zerbitzu gehiago ere badituzte, jakina, eta horietan aipagarri dira Alokairu Poltsarena, alokairurako laguntzak (DaVid eta EmanZipa), eta udalendako aholkularitza zerbitzua erabilerarik gabe dituzten udal eraikinak, etxebizitzak eta orube publikoak nola probestu ikusteko…

Etxeak zaharberritzea eta Alokaitu Poltsa:
dagoen etxebizitza parkea probestea

Bizitegi berriak sustatzeaz gain, funtsezkoa da dagoeneko eraikita dauden bizitegiak berritzea eta erabileran jartzea. Horretarako, hiru palanka dituzte: Birgaitze babestua edo etxeak zaharberritzeko laguntzak; Alokairu Poltsa, etxebizitza hutsak alokairura bideratzeko programa publikoa; eta Lehentasunezko birgaitze eremuak, oraingoz Doneztebeko eta Arantzako herriguneak, eta laster Elizondoko herrigunea.

Hamabi urteotan 2.868 bizitegi birgaitu dituzte gure eremuan eta, horretarako, 19.726.489 euroko dirulaguntza erdietsi da. 

Ikusi hemen segidan urtez urteko bilakaera:
Urtea Zaharberritutako etxeak Dirulaguntza
2014 216 575.230 €
2015 95 635.212 €
2016 168 618.688 € 
2017 178 1.012.331 €
2018 275 1.576.467 €
2019 285 2.142.845 €
2020 193 1.447.828 €
2021 201 1.494.934 €
2022 277 1.454.162 €
2023 354 2.353.991 €
2024 461 4.049.999 €
2025 175 2.364.802 €

 

Dirulaguntzak tramitatzeko edo informazioa eskatzeko NASUVINSAk Donezteben (848 420 140) edo EZABUk Lakuntzan duen telefonora (948 464 867) deitu edota idatzi, eta hitzordua hartu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun