Lau bikotek jokatuko dute larunbatean hasiko den 56garren edizioa eta bertze hiru bikote ariko dira bigarren mailakoan
Hiru jardunaldi jokatuko dira ligaxkan (azaroren 28an, abenduaren 5ean eta abenduaren 12an), jardunaldiko bi partidekin, finalaurreko bat abenduaren 19an eta finala abenduaren 26an. Ligaxkako lehenengo sailkatua zuzenean pasako da finalera eta bigarren eta hirugarren sailkatuek jokatuko dute finalaurrea.
Bigarren mailakoan Martixpe doneztebarra
Bigarren mailakoa ere jokatuko da hiru bikoterekin eta lau jardunalditan. Martixpe doneztebarra izanen da eskualdeko erremontista bakarra. Finala abenduaren 19an jokatuko dute. Bikoteak dira: Deskarga-Ugarte, Martixpe-Goikoetxea VI.a eta Arluziaga-Eskudero.