Xorrotx eta fin

Geltokika ekimena, Euskal Herriko garraio ereduaz gogoetatzeko asteburua

Xorroxin irratia

Oraingo garraio ereduaz gogoeta egiteko Geltokika ekimena gauzatuko du asteburu honetan Jauzi Ekosoziala mugimenduak.  Bilbotik hasita Euskal Herriko txoko desberdinak garraio publikoz lotuko ditu, mintzaldi eta bertzelako jarduerez osatuz ibilaldia. Bertzeren artean hiriguneetatik kanpoko garraioaz mintzatuko dira, tren zerbitzuen gainbeheraz, bizikleta bidezko mugikortasunaz, autogintzaren geroaldiaz... 

Kontuan hartu behar da garraioa berotegi efektuko isuri gehien eragiten duen sektorea dela, klima larrialdian kalterako eraginez. Horregatik, hizpidera ekarriko beharreko gaia da. Horri buruz Hodei Rodriguezekin mintzatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun