Xorrotx eta fin

Adin-adin bertsolaritza zikloaren hondarreko saioa gaur Elizondon

Xorroxin irratia

Bere akabailara ailegatzen ari da aurtengo Adin Adin egitasmoaren denboraldia. Bigarren urtez,  Euskarabidea-Euskararen Nafar institutuak Lanku Bertso zerbitzuak-en laguntzarekin, adineko pertsonei zuzenduriko programa antolatu du. Eguneko zentroetan, egoitzetan edota elkarteetan dauden adinekoei zuzendutako ekimena: Guztira 7 bertso saio.

Urriaren bian izan zen lehena eta gaur izanen da hondarrekoa. Eskualdeari dagokionez, Beran eta  Lesakan izan ondotik, gaur atsaldean, Elizondon, Frantzisko Joakin Iriarte adinekoen egoitzan izanen da saioa.

Euskarabideako zuzendari kudeatzailea den Jabi Arakama Urtiagarekin solastatu gara goiz honetan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun