Eskualdeko hainbat lekutan ekitaldiak antolatu ditu EH Bilduk asteburu honetarako

Ttipi-Ttapa

Azaroaren 29ra begira, asteburuan, EH Bildu herritarrekin bat hainbat ekitaldietan.

Malerreka eta Bertizarana, Baztan, Leitza eta Lesakako EH Bilduk ekitaldiak eginen ditu asteburuan. Azaroaren 20an, 21ean eta 22an eskualdeko zenbait herrietako plaza eta aretotan izanen dira EH Bilduko hainbat ordezkari. 

  • Azaroaren 20an, ortziralea, 18:30ean, Malerreka eta Bertizaranako herritarrentzat argazki herritarra eta pintxo potea antolatu dute Doneztebeko Merkatu Plazan.
  • Azaroaren 21ean, larunbata, 09:00etan, Herri Batzarra antolatu da Elizondoko Arizkunenean, Herritarren Baztan 2037 saioa. Bertan, elikadura burujabetza, hezkuntza eta kirola izanen dira jorratuko diran gaiak, kolektiboki nolako Baztan eraiki nahi den erabakitzearen ildoa jarraituz. Jarraian, 11:30ean, ekitaldia izanen da Abesbatzaren plazan, Floren Aiozen eskutik. Euria eginez gero, Arizkunenean eginen da.
  • Azaroaren 22an, larunbata, Leitzan eta Lesakan izanen dira ekitaldiak. Leitzan, Irati Jimenez eta Mikel Zabaletak gidatuko dute Euskal Herria Plazan, 12:30ean izanen den ekitaldia. Euria eginez gero, Herri Aretoan izanen da. Lesakan berriz, Miren Zabaleta, Floren Aioz, Ladis Satrustegi eta Angel Pombar izanen dira solastatzen. 12:30ean Arretxeako Plazan izanen da ekitaldia eta euria eginez gero, udaletxe azpian gauzatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun