A11 greba orokorra

Baztan-Bidasoko komertzioetan arratsaldean segida handiagoa izan zuen greba egunak

Ttipi-Ttapa

Argazkia: Goiena.

Jendetsuak izan ziren azaroaren 11ko greba orokorrean eskualdean egindako ekitaldiak. Enpresetan eta komertzioetan ere sumatu zen eragina.

Komertzioen kasuan, eragina handiagoa izan zen arratsaldean. Konparazio batera, goizean, Lesakako denden eta ostatuen % 80 itxi zituzten eta arratsaldean ia denak itxi zuten atea. Baztanen ere goizean komertzio batzuk ireki zituzten, baina arratsaldean ia dena itxi zuten. Beran ere, goizean komertzioak ireki zituzten, eta arratsaldean itxi.

Industriari dagokionez, Haritz Bereau LAB sindikatuko ordezkariak jakinarazi duenez, Berako Savera enpresa itxi egin zuten eta Zalaingo Arcelor lantegian ere ia %100ekoa izan zen jarraipena. Funverako kasuan, komiteko kideek grebarekin bat egin zuten, eta langileen erdiak baino guttiagok ere bai; Berako Maderas Mejoradas eta Verkol enpresetan, berriz, % 40ko jarraipena izan zuen grebak. Martiko eta Alco enpresetan, ordea, normaltasunez lan egin zuten.

Donezteben, Malerrekako enpresarik handiena den Mariezkurrena enpresa itxi egin zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun