Eskualdeko hamaika herritan 'Go!azen' telesailaren aurrestreinaldiak eginen dituzte

Ttipi-Ttapa

Azaroaren 20an hasiko da Go!azen telesailaren hamabigarren denboraldia ETB1en. Eta hori baino lehen, asteburu honetan, lehenbiziko kapitulua herrian bertan ikusteko aukera izanen dute eskualdeko hainbat haur eta gaztetxok.

Azaroak 14, larunbata
  • Lesakan, 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean.
  • Goizuetan, 17:30ean udaletxeko ganbaran.
  • Donamarian, 18:00etan erabilera anitzeko gelan.
  • Almandozen, 18:00etan batzar gelan.
Azaroak 15, igandea
  • Beran, 17:00etan kultur etxean. Sarrera doan eskuragarri Berako kultur etxeko leihatilan 16:30etik aitzinera.
  • Igantzin, 17:00etan eskolan.
  • Arantzan, 17:30ean liburutegian.
  • Donezteben, 17:30ean zineman.
  • Iturenen, 17:30ean Pulunpa eskolako gimnasioan.
Azaroak 19, ortzeguna
  • Etxalarren, 18:00etan Pello Apezetxea Kultur Gunean.
Azaroak 20, ortziralea
  • Elizondon, 18:30ean, Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun