HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZAK
BAZTANGO IKASTETXEAK
- Almandoz:
- Amaiur: Bortz irakasle dira eta denek egin zuten greba. Horrez gain, ez zen ikaslerik joan ikastetxera.
- Arizkun: Zazpi irakasletik seik egin zuten greba eta ez zen ikaslerik joan eskolara.
- Arraioz:
- Azpilkueta: Sei irakasle dira eta ez zuten grebarik egin. Ikasleak, ordea, ez ziren eskolara joan.
- Baztan Ikastola:
- Elizondoko eskola:
- Erratzu: Sei klaustrokide dira eta atzo zerbitzu minimoetan aritu ziren, irakasle bat eta zuzendaria. Gainerakoan, 36 ikasle dira eta bortz joan ziren eskolara.
- Gartzain: Sei irakasle dira eta hiruk egin zuten greba. Zuzendariak ezin izan zuen grebarik egin, zerbitzu minimoetan egotea derrigorrezkoa duelako. Ikasleei dagokienez, hamar ikasle ez ziren ikastetxera joan.
- Irurita:
- Lekaroz: Bi irakasle dira eta batek greba egin zuen, eta bertzeak, guttieneko zerbitzuak direla eta, eskolan egon behar izan zuen.
- Oronoz: Zazpi irakasle dira, baina batzuk murrizketarekin. Asteazkenetan bortz irakasle izaten dira lanean eta guziek grebarekin bat egin zuten. Ikasle kopuruari dagokionez, 26 ikasleetatik 23 ez ziren eskolara joan.
BERTIZARANAKO IKASTETXEAK
- Legasa: Legasan zortzi irakasle dira. Horietatik lauk greba egin zuten eta hiruk ez. Zuzendariak, berriz, zerbitzu minimoak bermatu behar izan zituen.
- Narbarteko Arotzenea: Narbarteko Arotzenea eskolan, sei irakasle dira eta erdiak bat egin zuen greba deialdiarekin; bertze batek asteazkenetan ez du lanik egiten murrizketa dela eta, eta gainerako bi irakasleek zerbitzu minimoak egin zituzten. Ikasleei dagokienez, 32 ikasle dira eta bi joan ziren ikastetxera.
BORTZIRIETAKO IKASTETXEAK
- Arantza: Arantzan irakasleek % 44k greba egin zuten; grebarik egin ez zutenak % 31 izan ziren eta zerbitzu minimoetan aritu behar izan zutenak % 25.
- Berako Labiaga ikastola:
- Berako Ricardo Baroja eskola: Irakasleen erdiak egin zuten greba, eta bertze erdiak grebarik egin ez zutenak eta zerbitzu minimoak bermatu behar izan zituztenak izan ziren.
- Berako Jesusen Bihotza
- Etxalar Landagain eskola: Irakasleen % 67k egin zuten greba; % 22k ez zuten grebarik egin eta % 11k zerbitzu minimoak bete behar izan zituzten.
- Igantzi: Igantziko eskolan bederatzi irakasle dira eta horietatik zortzik egin zuten greba.
- Lesakako Irain eskola: Greba irakasleen % 72,2k egin zuten; deialdiarekin bat egin ez zutenak % 16,7 izan ziren eta gainerako % 11,11k zerbitzu minimoak bermatu behar izan zituzten.
- Lesakako Tantirumairu ikastola:
LEITZALDEKO ETA URUMEALDEKO IKASTETXEAK
- Aresoko Nazabal: Aresoko eskolan sei irakasle dira eta denek grebarekin bat egin zuten. Hala ere, zerbitzu minimoak egin behar izan zituzten. Bertzalde, ez zen ikaslerik joan eskolara.
- Goizueta Xalto: Goizuetako eskolan hamabortz irakasle eta laguntza espezialista bat dira. Denek bat egin zuten grebarekin, baina guttieneko zerbitzuak betetzeko, hiru irakaslek, zuzendaritzako bi kidek eta laguntza espezialistak ikastetxera joan behar izan zuten.
- Leitzako Erleta: 34 irakasle eta lau hezitzaile dira, eta horietatik 25ek egin zuten greba. Ikasleen kasuan, 271 ikasleen artean, hamaika joan ziren eskolara.
MALERREKAKO ETA BASABURU TTIKIKO IKASTETXEAK
- Doneztebe San Miguel: 36 irakasle dira eta hamaseik egin zuten greba. Ikasleei dagokienez, % 42 eskolara joan ziren.
- Iturengo Pulunpa:
- Saldiasko Otsonta: Hiru irakasle dira eta bik greba egin zuten. Zuzendariak, berriz, zerbitzu minimoak bermatu behar izan zituen. Ez zen ikaslerik joan eskolara.
- Sunbilla: Klaustroa hamabi irakaslek osatzen dute eta bederatzik egin zuten greba. Ikasleen artean, 66 ikasleetatik 41 ez ziren joan eskolara.
XARETAKO ESKOLA
- Urdazubi-Zugarramurdi:
INSTITUTUAK ETA LANBIDE ESKOLAK
BAZTAN
- Lekaroz institutua: Lekaroz BHIn 71 irakasle dira eta 62k egin zuten greba.
- Elizondo Lanbide Eskola: Goizeko txandan, 53 irakasle dira eta horietatik 46k egin zuten greba. Gainerakoan, bertze hiru langile dira eta bik egin zuten greba. Beraz, guztira, 56 lagunen artean 48k bat egin zuten grebarekin. Ikasleen kasuan, ez zen inor joan ikastetxera.
BORTZIRIAK
- Berako Toki Ona institutua: Toki Ona institutuan 81 irakasle dira eta greba % 82k egin zuten. Ikaslerik ez zen joan ikastetxera.
LEITZALDEA
- Leitzako Amazabal institutua: Amazabal ikastetxean, 50 irakasleetatik hamabi aritu ziren lanean: horietatik bortz irakasle eta zuzendaritzako bi kide guttieneko zerbitzuak ematen eta horietaz gain, bertze bortz irakasle. Irakasleak ez diren langileen kasuan, sei langileetatik bakarra aritu zen lanean eta ikasle bakar bat ere ez zen joan institutura.
MALERREKA
- Doneztebeko Mendaur institutua: 34 irakasleetatik 22k egin zuten greba, eta gainerako hamabietatik bi, zuzendaritzako kideak, zerbitzu minimoak ematera derrigortuak izan ziren. Ikasleei dagokienez, 244 ikasleen artean, hamahiru joan ziren institutura.