Kazetaria behar du TTIPI-TTAPA / ERRAN.EUSek

Ttipi-Ttapa

Ttipi-Ttapa Fundazioak kazetaritza, komunikazio edo pareko unibertsitate titulua duen pertsona bat behar du. Beraz, TTIPI-TTAPAn eta ERRAN.EUSen lan egin nahi baduzu, bidali zure curriculuma info@ttipi.eus helbidera; horretarako, azaroaren 30a da azken eguna.

Hona hemen lan eskaintzaren xehetasunak:

BETE BEHARREKOAK
  • Kazetaritza, komunikazio edo Euskal Ikasketetan unibertsitate titulua izatea.
  • Euskarazko maila handia (C1), ahoz eta idatziz.
  • Interneten eta tresna digitaletan jakintza eta trebetasuna.
  • Gidabaimena eta autoa izatea.
BALORATUKO DENA
  • Irudiak grabatzeko, editatzeko eta argazkiak ateratzeko gaitasuna.
  • Lan eskarmentua komunikazio alorrean.
  • Mojo edo eskuko telefonoen bidezko kazetaritzan ezagutza.
  • Eskualdekoa izatea.
LAN BALDINTZAK
  • Lanaldi osoko kontratua, berehala hasteko.
  • Kontziliaziorako erraztasunak.
  • Urteko soldata gordina: 34.000 € eta 36.000 € artean.
Curriculumak aurkezteko epea:
  • 2026ko azaroaren 30a
Nora bidali:

info@ttipi.eus

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun