UEMAk, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak antolatu dute Arnasetik bideosormen lehiaketaren bosgarren edizioa, Arnasa Gara ekimenaren baitan. Deialdi honetan, hiru erronka berriri aurre egin diete 10 eta 16 urte bitarteko gazteek: herriko esamoldeak eta berezitasunak ezagutaraztea, arnasgune batera iritsi berri den ikaskide bati ongietorria ematea eta sare sozialetan euskarari eusteko jarrerak lantzea.
Bozketa fasea zabalik
Lanak aurkezteko epea bukatuta, irabazlea hautatzeko garaia da. Edonork eman dezake gustuko bideoaren aldeko bozka web-orrialde honetan. Azaroaren 13ra arte izanen da horretarako aukera.
Hiru kategorietako irabazleek 500 euroko kultura bonua jasoko dute, eta, horrez gain, publikoaren saria ere izanen da. Sari banaketa azaroaren 26an eginen dute, Lekeition. Bertan kategoria bakoitzeko lan irabazleak erakutsiko dituzte pantaila handian dira.