A11 greba orokorra

TTIPI-TTAPAko, XORROXINeko eta KARRAPEko langileek bat egin dute A11 greba orokorrarekin

Ttipi-Ttapa

TTIPI-TTAPAko, XORROXINeko eta KARRAPEko langileek bat egin dute gaur «etxebizitza eta soldata duinak denontzat» aldarrikatzeko sindikatuek deitua duten greba orokorrarekin. Hortaz, gaur ERRAN.EUSen ez da berririk publikatuko eta XORROXIN Irratian, gure eskualdean grebak duen segimendua eginen da hiru informazio saiotan: 09:00etan, 11:00etan eta 13:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun