Finalean, lau kanaerdiko, lau 60 ontzako eta bi oinbiko moztu beharko dituzte aizkolariek, kanporaketaren lan bikoitza eta, kanporaketak kanporaketa, Iker Vicente izanen da bere hamaikagarren txapela lortzeko faborito nagusia.
Euskal Herriko Emakumeen Arpana Txapelketa ere
Jaialdi berean, Euskal Herriko Emakumezkoen Arpana Txapelketa ere erabakiko da. Iruritako Saioa Dendarieta eta Leire Arraztoa izanen dira eskualdeko ordezkariak. Baztandarrekin batera, Uxue Ansorregi-Aurkene Aroka, Ainhoa Iraizoz-Maria Iraizoz, Sara Jimenez de Aberasturi-Maite de Felipe Suso, Ruth Linaza eta Garbiñe Lopez de Uralde ariko dira eta 45 ontzako enborrari 15 epai egin beharko dizkiote. Jaialdiko sarrera 15 eurokoa izanen da,