Larunbatean EH Bilduren manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte eskualdetik

Ttipi-Ttapa

Badatorren Euskal Herria defendatu lelopean, manifestazioa antolatu du EH Bilduk larunbat honetan, azaroaren 14an, Bilbon. Harat joateko autobusa antolatu dute Baztan-Bidasoaldetik eta Leitzatik. Izena emateko azken eguna asteazkena, azaroaren 11, izanen da.

Baztan-Bidasoa

Autobusa 14:00etan Elizondotik aterako da; 14:15ean geldialdia eginen du Donezteben; 14:30ean Lesakatik pasatuko da eta 14:45ean Beratik. 

Leitza

Autobusa Lekunberritik 14:00etan aterako da eta 14:30ean Leitzan eginen du geldialdia.

Manifestazioa 17:00etan hasiko da eta bi kasuetan, Bilbotik bueltatzeko autobusak 20:30ean aterako dira.

Izen ematea

Autobusaren truke hamar euro ordaindu beharko dira, eta bortz euro ikasleek eta langabeek. Izena herrietan paratu dituzten zerrendetan eman behar da. Leitzan, adibidez, Torrea, Astitz eta Maimurren apuntatu behar da, eta bertzela, lotura honetan sartuta. Baztan-Bidasoko kasuan, herrietako zerrendetan ez ezik, lotura honetan ere ematen ahal da izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun