Hiru zare dira aukeran: beltza 60 eurotan, berdea (eko) 65 eurotan eta gorria 75 eurotan eta eskaerak azaroaren 12ra arte egiten ahal izanen dira.
Bi bide daude horretarako: errigora.eus atarian sartuta edo eskuorriak dakarren inprimakia bete eta herrietako arduradunari emanda.
Horrez gain, oroitu behar da, hamar euroren truke, Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko egutegia eskuratzeko aukera izanen dela. Adierazi dutenez, «Hezkuntza Departamentuaren erabakiak tarteko, ikastolaren bideragarritasuna are gehiago zaildu da», eta horregatik atera dituzte egutegiak. Landatu daitezkeen orriz osatuak dira.
Eskaerak azaro hondarrean edo abendu hasieran banatuko dituzte, eskaera egiterakoan zehaztutako tokian.
Errigora produktu kutxa bat irabazi nahi duzu?
ERRAN.EUSen lehiaketa bat dago martxan azaroaren 15era bitarte. Hor dauden 6 galderak zuzen erantzuten dituzten bazkideen artean bi kutxa zozketatuko ditugu azaroaren 16an.
Hori bai, lehiaketan parte hartzeko kidetza egiterakoan eman zenigun posta elektronikoarekin erregistratua egon behar duzu ERRAN Aplikazioan edo ERRAN.EUSen. Mugikorrean galderen erantzunak ez badituzu osorik ikusten, saiatu etzanean ikusten edo begiratu ordenagailuan edo tabletan osorik ikusteko.